Tuesday, September 2, 2008

GOMENDIOAK



Gehienok, internet explorer erablitzen ohituta gaude, baina internauta gehienek hobesten dute mozila firefox internet explorer-en ordez. Zergaitik?

1. Dohakoa da. Internet explorer ere dohakoa dela pentsa dezakegu, baina publizitatea sartzen digute eta horrela ordaintzen dugu.

2. Euskaraz dago.

3. Bilatzailea ere bada.

4. Oso erraza da internetetik jeisten. Nola? Klikatu hemen eta dohan deskargatuko duzu zure ordenagailuan.

ZER DA BLOG BAT?


Jakin, jakingo duzue zuetako askok blog bat zer den.Agian argazki blog bat ere dagoeneko sortua duzue. beste batzuentzat berriz, ideia guztiz berria izango da. Ez larritu! DBH 3ko KOMUNIKABIDEAK arloan ikasiko dugu bat sortzen eta kudeatzen.

BLOG bat, web orri baten antzeko zerbait da, baina dinamikoagoa. Hots, irekia, jende askok parte har dezake bertan eta guztion artean osatu. Argazkiak, audioa, bideoak eta testua sar daitezke bertan modu erraz batean.

Eskubiko zutabean duzuen BLOGAK atalean argibide gehiago dituzue.

Monday, September 1, 2008

NOLA EGIN BLOG BAT?

Blog bat egiteko programa asko daude. Gurea, blogger erabiliaz egin dugu (ez dago euskaraz, baina beste zenbait euskarazko programa baina aukera gehiago ematen ditu).
Guztion artean aldizkari digital bat sortzea da gure asmoa, bertan Laskorain ikastolan eta gure inguruan gertatzen diren hainbat gauzen berri emateko.
Momentuz, sortutakoa erabiltzen ikasiko dugu, eta ondoren, agian, bakoitzak berea sortzeko paradarik izango dugu.

Sunday, August 31, 2008

LEHEN PAUSOAK

BLOG batean parte hartu ahal izateko, egile bezala onartu behar gaituzte eta bloga sortu duenak (hau da, administratzaile modura izendatuta dagoenak) onartu egin behar gaitu. Horretarako behar beharrezkoa da e-mail kontu berri bat irekitzea. Google-ek duen gmail zerbitzua oso aproposa da. Beraz, alta eman behar dugu bertan. Nola?

Sartu google-n eta g-mail klikatu. Jarraitu bertan ematen zaizkizuen pausoak kontu berri bat irekitzeko. Horretarako pasahitza sortu beharko duzue.(komeni da zuen erabiltzaile izena eta pasahitza nonbaite apuntatzea)

BESTE ZERBITZU BATZUK

Blog batean argazkiak, audioa eta bideoa sar ditzakegu eta interneten badira aukera horiek eskaintzaen dizkiguten zerbitzuak, besteak beste flicker (kalitate haundiko argazkiak sartzeko), podomatic (audioa) eta Youtube (bideoa)