Tuesday, April 5, 2011

INTERNETA ETA ORDENADOREA EDUKITZEAREN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK



Interneta
Internetak abantaila eta desabantaila asko ditu gure ustez.
Alde batetik, arriskuak ditu sare sozialen eta hauetan ibiltzen diren jendearengatik eta baita ere sare sozialetan gazteek hitz guztiak laburtzen dituzte eta ez dituzte hitzak ondo idazten beraz gero zailagoa da ikasketetan ondo idatzi behar denean ondo idaztea eta falta ortografiko gehiago egiten dituzte. Eta bestalde, jokoek sor ditzaketen adikzioengatiktxarra da interneta. Baina, nahiz eta internetak desabantaila horiek dituen, eta gehien gazteei eragin, abantaila asko ditu. Batetik, gazteek edo eta helduek zerbaiti buruzko informazioa bilatu behar dutenean edo eta aldizkarietako albisteak ikusi nahi dituztenean egunkaririk erosi gabe, oso ongi etortzen da, oso azkarra baita batzuetan eta etxetik atera gabe, horrela ez da joan behar informazioa bilatzera liburutegira. Beste alde batetik, interneta badaukazu, musika, liburuak, edo eta bideoak eta pelikulak erosi beharrean sarean ikusi edo jaitsi egin ditzakezu, baina, beti legalki egin behar da eta ordaintzen zeren bestela multa bat ipintzen dizute eta azkenean garestiagoa ateratzen zaizu, beraz badakizu, interneta erabili eta nahi dituzun gauza guztiak jaitxi baina beti legalki.

Ordenadorea
Ordenadoreak ez ditu internetak bezain besteko abantaila eta desabantailak, baina, alere baditu.
Hauexek dira ordenadorea edukitzearen abantailak eta desabantailak: Idazlanak egin behar direnean zerbait gaizki idazten baduzu tekla bakar bati emanda borratuta daukazu eta ez duzu berriro hasi behar eskuz edo eta makinaz idazten baduzu bezala eta gero gordetzeko askoz txukunagoa da eta ez duzu paperen artean bilatu behar eta galtzen bazaizu berria egin behar, zeren eta nahi dutuzun kopia guztiak egin ditzakezu eta nahi duzun momentutan. Beste alde batetik, excel eta power point bezalako programak daude eta horrelakoekin askoz errazagoa da kalkuluak, taulak edo eta presentazioak egitea. Nahiz eta abantaila asko eduki, desabantailak ere baditu. Adibidez, erosterakoan oso garestia da eta ez baduzu ordenadore eramangarria erosten kable asko jarri behar dira eta oso zaila da ez baduzu ordenadoreetaz asko ulertzen. Bestalde arazoren bat baldinbadauka edo zerbait autxi bada hura konpontzea oso garesti ateratzen da eta kasu batzueta merkeagoa ateratzen da beste bat erostea.