Thursday, July 8, 2010

YOUTUBE , gure bideoak igotzeko


Denok aski ezaguna dugu youtube. Bideoak biltzen dituen zerbitzari haundi bat da eta bertan gure bideoak eskegi ditzakegu. 10 minutu baino luzeagoak diren bideoak ez dizkigute, printzipioz, onartuko, eta bideoarekin batera doan musika geuk sortua edo gutxienez sortzaileak baimendua izan behar du.
Baina zertarako igo bideoak youtubera? Behar beharrezkoa da gure bideo bat blogean sartu nahi badugu, youtubera igota, helbide bat emango baitigute (URL deritzo) blogean txertatzeko.

No comments: