Wednesday, September 1, 2010

GOOGLE DOCS


Egindako lanak ordenagailuan, gure karpeta barruan gordetzea izan da ohikoena orain artean, baina ez dugu horrela egingo, bi arrazoi nagusiengatik:
  1. Ez dugu beti ordenagailu berean lan egingo, batzutan, Usabal 1eko informatika gelan egongo gara, beste batzutan, Usabal 2n, eta etxeko ordenagailutik ere lan egin beharko duzue zenbaitetan.
  2. Gertatu ohi da gure lanak eta karpetak beste ikasle "grazioso"batek borratzea, eta denbora luzean eginiko lana galtzea.
Bideoak Youtubera igotzen ditugun bezala, gure lanak "sarean" edukiko ditugu. Internet konexio bat da behar dugun gauza bakarra, eta noski, google docs erabiltzea.
Bi abantaila nagusi ditu:
  1. Lehendik egindako lanak (dokumentuak, excell orriak, aurkezpenak, pdfak ...) bertara igo ditzakegu.
  2. Docs erabiliaz dokumentuak sor ditzakegu.
  3. Dokumentu horiek konpartitu ditzakegu.
Beraz, herraminta ezinhobea da taldelanean aritzeko.

Google docs nola erabiltzen den ikasteko, ikus ezazu ondorengo aurkezpena.

No comments: