Thursday, September 9, 2010

IRUDIAK ERABILIZ GERO ...

Ohitura haundia dugu edozein irudi behar dugunean, googleeko irudiak hartzekoa. Baina askotan ez dugu kontutan hartzen irudi horiek erbili ahal izateko egileen baimena eskatu behar dugula, eta horrela egin ezean, delitu bat egiten ari garela.
Nola konpon dezakegu? Irudiak erabili ahal izateko, irudi horiek creative commons baimena behar dute. Horrela bada, argazkilariak baimena ematen du berak ateratako irudiak besteok erabil ditzagun. Nola egin dezakegu hori? Googlen "búsqueda avanzada / advanced search" klikatu eta lehio bat zabalduko zaigu, "sin filtrar por licencia" dagoen kasila ireki eta "etiquetadas para reutilización" klikatu.




















Irudiak bilatzeko beste plataforma bat Flickr da. Bertan kalitate bikaineko argazkiak biltzen dira (argazkilariek hau erabiltzen dute) eta Flickrek ere badu, creative commons baimena duten argazkiak biltzen dituen gune bat. Bertatik har ditzakegu gure postak edota lanak egiteko behar ditugun irudiak, inogo arazorik gabe, http://flickrcc.bluemountains.net/

No comments: