Thursday, September 2, 2010

G-MAILarekin lanean


Gmail, korreo elektronikoko zerbitzari bat da, doakoa, eta beste antzeko batzuekin alderatuta, aukera anitz eskaintzen dizkiguna. Orain artean akaso ez duzue erabili, baina DBH3tik aurrera, irakasle askok eskatuko dizue zuen gmail kontua, eskolako lanak eta irakasleekiko harremanak honen bidez egin ditzazuen. Beraz, sor dezagun bat.

ZENBAIT OHAR:
Erabiltzailearen izena identifikaerraza behar du izan, eta berezko izen-abizenak eduki, beraz, maxuxta, edo aitor246 edo horrelakoek ez dute balio. Aldiz, helenalarranaga edo inaxiolakunza bezalakoak bai.
  • Ikastolan erabiliko duzuena izango da, beraz, hitzjokoak edo iraingarriak direnak , ez dira onartuko.

  • Neutralak izan daitezela, irakasleak eta beste taldekideek erraz identifikatu behar baitute erabiltzailea.
Post honen goiko aldean dagoen gmailaren gainean klikatuz gero erraz egingo duzue.

  • crear una cuenta klikatu eta jarraitu bertan aipatzen diren pausuak.
Gerta liteke ezin izatea eta bloketzea. Zergatik? Ikasle (erabiltzaile) asko gauza bera egiten ordenagailu nagusi beretik (ikastolako zerbitzaria), programak virus atake bezala uler dezake.
Horrela izanez gero, etxeko ordenagailutik egin beharko duzue.

No comments: